XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Pieza bakoitzarentzat ezarritako Prozesu-orrian, laneko fase desberdinak ordenean zenbakiturik adieraziko dira.

f) Fase edo azpifase bakoitzean mekanizatu behar diren oinarrizko gainazalak azaldu eta lortu behar den mekanizazio-maila seinalatu (arbastaketa eta akabaketa).

Seinalatu piezaren oraketa-sistema, erabili behar diren erremintak eta behar diren neurgailuak ere.

g) Fasea burutu behar duen makina-mota izendatu.

Adibidez: tornu paraleloa (TP), fresatzeko makina orokorra (FMO), eta abar.

Lana makina jakin batean egin behar baldin bada, berau zehazki adierazi.

h) Fasea burutu behar duen langileak izan behar duen maila seinalatu.

i) Fase bakoitzeko denbora osoa ezagutzen bada, prozesu-orri honetan adierazi beharko da.

3.4.2.- Jarraipide-orriak (2. orria)

Piezaren eraikuntzan lan-fase bakoitzarentzat erabiltzen dira.

Bertan, fasearen barnean jarraitu beharreko eragiketen ordena adierazten da; baita erreminta-baldintzak, erreminta-motak eta abar ere, fase bakoitzaren denbora osoa minututan kalkulatuz.

3.4.3.- Kontrol-orriak (3. orria)

Kontrol-orrietan kontrolatu behar diren dimentsioak eta pieza-atalak azaltzen dira, dagozkien neurgailuak adieraziz.

3.4.4.- Ibilbide-orriak (4. orria)

Fabrikazio-sailean banatzen dira eta piezarekin batera joan behar dute, lehengaiak biltegitik ateratzen direnetik bukatu arte.

Bertan faseak eta parte hartzen duten langileen izenak adierazi behar dira; baita fase bakoitzean igarotako denbora eta pieza baliagarrien kopurua ere.